Realak irabazi du Lointek Amorebieta-Etxano Cup txapelketaren 18. edizioa, alebin mailako nazioarteko 7 futbol txapelketa. Torneoa Txolonen jokatu da bi egunetan: asteartean (hilak 6) eta gaur (hilak 8). Donostiako taldeak 2-1eko emaitzarekin irabazi dio finalean Athletici azken minutuan sartutako golari esker. Txapelketako jokalari onenaren saria Pedro Ibañezek lortu du, Realeko aurrelariak, eta atezain onenarena Osasunako Asier Martinezek.

Emozioz beteriko 52 partida izan dira, 2011n jaiotako 350 jokalari inguruk erakutsitako maila oso altuko futbolari esker. Guztira, 22 klubek hartu dute parte txapelketan. Asteartean, aurreko fase bat jokatu zen Euskal Herriko 12 talderekin: Arratia, Ikastxiki, Aurrera de Vitoria, Derio, Amorebieta, Gertasport, Txantrea, Barakaldo, Baskauri, Gernika, Galtzarrieta eta Bermeo. Garailea Baskauri izan zen eta gaur Txolonera itzultzeko txartela lortu zuen.

Gaurko bigarren eta azken jardunaldian, astearteko formatu berarekin, Athletic, Huesca, Alaves, Atletico Madril, Amorebieta, Girondins Bourdeaux, Bartzelona, Osasuna, Real Valladolid, Eibar, Reala eta aipatutako Baskauri taldeek hartu dute parte. Goizean multzoen fasea jokatu da, eta zortzi talde sailkatu dira arratsaldean burutu diren kanporaketetarako. Hona hemen kanporaketen emaitzak:

Final-laurdenak:

– Alaves 0-2 Athletic

– Osasuna 5-0 Valladolid

– Real Sociedad 1*-1 Girondins

– Atletico 0-5 Bartzelona

Finalerdiak:

– Athletic 2-1 Osasuna

– Reala 2-1 Bartzelona

3. eta 4. postua:

-Osasuna 1*-1 Bartzelona

Finala:

-Athletic 1-2 Reala

*penaltietan irabazi du

Compártelo