Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Julen Guerrerok ez duela lehen taldeko entrenatzaile bezala jarraituko, eta gaur erabaki horren berri eman dio klubak.

SDAko Zuzendaritza Batzordeak bere esker ona adierazi nahi dio Guerrerori klubera iritsi zen lehen egunetik izan duen profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik handiena opa dio, bai etorkizun profesionalean, bai arlo pertsonalean.

Zuzendaritza Batzordeak eta Kirol Zuzendaritzak erabaki mingarri hau hartu dute, lehen taldeak bere jokoan, emaitzetan eta sailkapen-ibilbidean inflexio-puntua ezarri behar duelako. Talde zornotzarra entrenatzaile berri baten kontratazioan ari da lanean, eta datozen egunetan bere izena ezagutzera ematea espero du.

Compártelo