Julen Guerrero, urdinen entrenatzaile berria
SD Amorebietak iragarri nahi du Julen Guerrero Lopez (Portugalete, 1974-01-07) izango dela lehen taldeko entrenatzaile berria. Athletic Clubeko mito bat bere futbolari ibilbide bikain osoa bertan burutu ostean, urdinen teknikari berriak talde zuri-gorriaren, Malaga CFren eta Espainiako selekzioaren beheko kategorietan lan egin du.
Futbolari izan zen garaian, Guerrero idoloa izan zen belaunaldi ezberdinentzat. Lehoi gisa jokatu zituen 14 denboraldietan, 430 partida ofizial lehiatu zituen guztira eta talentu itzelezko jokalariak 116 gol sartu zituen. 41 neurketa ofizial ere jokatu zituen Espainako selekzio absolutuarekin, bi Mundialetan eta Eurokopa batean parte hartuz eta 13 gol sinatuz.
Bere futbolari ibilbideari amaiera eman ondoren, urdinen entrenatzaile berriak Athleticeko jubenil A taldea zuzendu zuen eta Malaga CFko harrobiko koordinatzailea izan zen RFEFren egituran sartu aurretik, non 2018 eta 2023 bitartean 15 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak eta 17 urtez azpikoak zuzendu zituen arrakasta handiarekin eta 19 urtez azpikoaren, 21 urtez azpikoaren eta selekzio olinpikoaren staff teknikoaren parte izan zen. Orain, SDAren gidaritza hartuko du taldearen ibilbide berriari aurre egiteko Lehen Federazioan.
Ongi etorri, Julen. Zorterik handiena opa dizugu.