SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Josep Gayà Martínez (Manacor, 2000-07-07) talde urdinera gehituko dela iragarri nahi du. Atzelaria RCD Mallorcatik dator utzita denboraldi amaierara arte. 

Gaya 16 urterekin heldu zen Mallorcara Manacorretik. Kategoriak igotzen joan da Balearretako klubean Lehen Mailako partida ofizialean debuta egin arte. 2021-2022an lortu zuen, Santiago Bernabeun, Real Madrilen aurka. Kanpaina horretan bertan, Errege Kopako hiru lehia jokatu zituen ere, guztiak titular gisa, eta defentsa izan arren, horietako bitan gola sartzea lortu zuen, Llanera eta Eibarren kontra. 

Pasa den 2022-23 denboraldian, Bigarren Federazioko bigarren taldeko fitxarekin, Javier Aguirre entrenatzaileak 20 partida ofizial baino gehiagotan sartu zuen lehen taldeko deialdietan, eta horietako hirutan jokatu zuen: Kopan, Realaren aurka, eta ligan, bitan, Valencia eta Barcelonaren kontran. Mallorcarekin 2026ra arte kontratua berritu eta lehen taldearekin denboraldiaurrea egin ondoren, Gayà SD Amorebietara gehituko da Haritz Mujikaren atzealdea osatzeko. 

Ongi etorri SDAra, Josep! 

Compártelo