Jordi Calaverak SDAren atzealdea indartuko du
SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jordi Calavera Espinach (Cabra del Camp, 1995-08-02) atzelariak Urritxen jokatuko duela denboraldi honetan. Bigarren Mailan 150 partida baino gehiago lehiatu ditu Gimnastic de Tarragona, CD Lugo, Real Sporting de Gijon eta Girona FC taldeen koloreak defendatuz. Joan den denboraldiko bigarren itzulian CE Sabadell taldean aritu zen Lehen Federazioan.
Futbolari urdin berriak Bigarren B Mailan debuta egin zuen Nasticen eskutik 18 urte besterik ez zituela 2013-14an. Kataluniako taldean, bi denboraldi geroago, bere lehen esperientzia bizi izan zuen zilarrezko mailan. Txapelketa horretan jokatu ditu partida gehien: 157. 2016ko udan Lehen Mailan lehiatzen zen SD Eibarrek fitxatu zuen, baina talde armaginetik CD Lugo eta Real Sportingera joan zen utzita. Bi denboraldi handi egin zituen bertan, eta 41 eta 35 partida jokatuz, hurrenez hurren. Ipuruan kanpaina bat eman ondoren, 2019ko udan Gironara abiatu zen eta bi denboraldi eta erdi eman zituen bertan. 2022ko urtarrilean utzita itzuli zen Sportingera eta 2022-23an Lugon aritu zen berriro. Pasa den denboraldian, ia hamarkada bat geroago, brontzezko kategorian jokatu zuen berriro, urtarrilaren amaieran CE Sabadellekin sinatu baitzuen. Orain, Urritxera iristen da bere esperientzia eta kalitatea SDAren zerbitzura jartzeko.
Ongi etorri, Jordi!