Jon Morcillo zornotzarrak SDAn jokatuko du Athletic Clubek utzita
Jon Morcillo Conesak (Amorebieta-Etxano, 1998-09-15) Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan lagatu gisa, Athletic Clubekin lortutako akordioaren ondoren.
Morcillo SDAko eta Durangoko Kulturaleko harrobietan trebatu zen 2016ko udan Athleticera iritsi aurretik. Basconian eta Bilbao Athleticen bikain aritu ondoren, 2020-21ean lehen taldean sartu zen. Bere debuta lehoi gisa partida ofizialean kanpainia horretako liga txapelketako lehen jardunaldian egin zuen Granadan, non 90 minutuak jokatu zituen.
Zurigorri bezala egindako lehen denboraldi horretan, 36 partida ofizialetan parte hartu zuen, 2 gol sartu zituen eta Superkopa irabazi zuen. Hurrengoan (2021-22), zornotzarra Real Valladolidera joan zen lagatu gisa neguko merkatuan zilarrezko mailan jokatzeko. Beraz, kategoria ezagutzen du ezker hegaleko futbolariak. Pasa den denboraldian, Athleticera itzulita, zornotzarrak lepauztaiko lesioa izan zuen txapelketaren erdialdean eta hamar partida ofizial baino ezin izan zituen jokatu. Berreskuratuta, etxera itzuli da SDAri bere abiadura eta kalitatea aportatzeko denboraldi ilusionagarri honetan.
Ongi etorri, Jon!