SD Amorebieta

2014ko udan, Jon Ander Amelibia do Nascimento gaztea (Leioa, 1994-01-13) SD Amorebietara iritsi zen brontzezko kategorian bere lehen esperientzia bizitzeko. Hamar urte geroago, atzelari bizkaitarra Urritxera itzuliko da, orain 300 partida inguru jokatuta Bigarren B Mailan eta Lehen Federazioan.

Amelibiak gure koloreak defendatu zituen 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan, Athletic Clubek utzita. Denboraldi horietan 56 partida ofizial lehiatu zituen. Ondoren, UD Logroñes, Vitoria, Ebro, San Fernando CD, Cultural Leonesa eta Sabadell taldeetan aritu da, eta guztietan pieza garrantzitsua izan da.

Ongi etorri berriro, Jon Ander!

Partekatu