Jon Altamira, atezain urdin berria

SD Amorebietak Jon Altamira Areizaga (Gernika, 1990-01-02) atezaina fitxatu duela jakinarazi nahi du. Urritxe ondo ezagutzen du, 2013-14 denboraldian futbolari urdina izan zen eta. Gure atezain berriak eskarmentu handia du Bigarren B Mailan eta Bigarren Federazioan, 150 partida baino gehiago jokatu baititu kategoria hauetan.
Athletic Clubeko eta Gernikako harrobietan hazi ondoren, Altamirak 2012-13an egin zuen debuta Bigarren B Mailan, SD Eibarrek fitxatu zuenean Gernikaren lehen taldean nabarmendu ondoren. Armagin izan zen denboraldi bakarrean Bigarren Mailara igotzea lortu zuen. Ondoren,2013-14an, SDAra etorri zen, Gernikara itzuli aurretik. Bere jaioterriko taldearekin bi igoera lortu ditu: Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara (2014-15) eta Bigarren Federaziora (2020-21), denboraldi horietan funtsezkoa izaten. Urbietako etapa luze eta arrakastatsuari amaiera eman ostean, Altamira Urritxera itzuliko da, ate urdina defendatzeko eta taldeari bere esperientzia emateko.
Ongi etorri, Jon!