Javier Sola Asenjo (Sangüesa, 2005-10-04) gazteak SD Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Erdilaria Athletic Clubek utzita dator Urritxera.

Jokalari urdin berria 2023ko udan sartu zen Lezaman, Cantolagua, CD Pamplona eta UD Mutilvera taldeetatik igaro ondoren. Mutilverarekin 13 partida jokatu zituen Bigarren Federazioan 17 urterekin. Joan den denboraldian, oraindik jubenil zela, pieza garrantzitsua izan zen Basconian, 33 partida jokatu baitzituen ligan. Ondorioz, Bilbao Athleticera igo zen joan den udan. Orain, SDAra helduko da zelai erdian kalitatea eta energia gehitzeko.

Ongi etorri, Javi!

Compártelo