SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Jandro Castrok lehen taldeko entrenatzaile izaten ez jarraitzea erabaki duela. Asturiarra joan den abenduan iritsi zen klubera Villareal C-tik eta 24 partida ofizialetan (ligako 23 eta Kopako bat) zuzendu du talde zornotzarra. Neurketa horietan, gureek zortzi garaipen, zazpi berdinketa eta bederatzi porrot lortu zituzten. Jandro buru zutela, urdinak LALIGA Hypermotionen mailari eusteko borrokan murgilduta egon ziren azken jardunaldira arte, erreakzio bikain bati eta bigarren itzuli izugarri bati esker.

SDAk hilabete hauetan egindako lan ona eskertu nahi dio eta zorterik handiena opa dio bere hurrengo erronka profesional eta pertsonaletan.

Eskerrik asko eta zorte on, Jandro.

Compártelo