Jandro Castro, urdinen entrenatzaile berria
Sociedad Deportiva Amorebieta eta Villarreal Club de Futbol akordio batera heldu dira Jandro Castroren eskubideak lagatzeko (Mieres, 1979-02-27). Urdinen entrenatzaile berriak denboraldi bukaerara arte sinatu du eta Villarreal C taldetik dator. 2022ko udan iritsi zen bertara CD Acero taldetik, eta bertan hasi zuen bere ibilbidea entrenatzaile gisa, futbolari bezala ibilbide luzea egin ondoren. Jokalari zen garaian, Jandrok Valencia, Celta, Albacete, Alaves, Gimnastic de Tarragona, Elche edo Girona bezalako taldeen koloreak defendatu zituen eta 400 partida inguru jokatu zituen Estatuko futboleko bi maila gorenetan.
Bihar, abenduak 14, osteguna, bere lehen entrenamendua zuzenduko du 11:00etatik aurrera. Bukatu ostean, 13:00etan, bere aurkezpena egingo da Urritxeko prentsa aretoan.
Ongi etorri Jandro!