Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak iragarri nahi du Jabier Luaces Carreñok (Busturia, 1973-04-28) urdinen kirol-zuzendari izaten jarraituko duela 2025-26 denboraldian. Horrela, bere bosgarren denboralida jarraian beteko du SDAn, non aurretik oinarrizko futbolean hainbat eginkizun bete zituen: Jubenil A taldeko entrenatzailea, harrobiko entrenatzaileen mentoringa eta infantil eta alebin kategorietako taldeen teknifikazioa. Luacesek Edu Abaden laguntza izango du arlo honetan, honek idazkari tekniko lanetan jarraituko baitu.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Zuzendaritza Batzordeari eta SDAko familia osoari, kirol zuzendaritzaren arduradun gisa izaten jarraitzeko erakutsi didaten konfiantzagatik”, nabarmendu du Luacesek. “Bigarren Federazioa gogorra eta zaila da, baina talde sendo batekin eta maila ondo ezagutzen duen entrenatzaile batekin armatzen saiatuko gara”, gaineratu du. Elkarrizketa osoa, hurrengo estekan: https://youtu.be/WWp74PCLKW8

Compártelo