Ion Etxaniz, eskarmentua eta dinamita urdinen aurrealderako

SD Amorebietak Ion Etxaniz Llamas (Elorrio, 1991-01-10) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Eskarmentu eta gol-gaitasun handiko aurrelaria da. Izan ere, azken 15 denboraldietan 400 partida ofizial inguru eta ia ehun gol ditu brontzezko mailako taldeetan (lehen Bigarren B maila eta orain Lehen Federazioa). Gainera, Amorebieta-Etxanon bizi da, proiektu urdinaren alde egitera bultzatu duen arrazoietako bat, goragoko kategoriako proposamenen aurretik.
Bere ibilbide luze eta arrakastatsuan, jokalari urdin berriak Bilbao Athletic, Sestao River, Barakaldo, Tudelano, Leioa, Gernika, Pontevedra, Ebro, Arenas, El Ejido, Linares, Intercity eta Unionisten koloreak defendatu ditu. Aurreko denboraldian Sestao Riverrera itzuli zen, non bost gol lortu zituen Lehen Federazio Mailan txapelketaren azken herenean ez jokatu arren lesio batengatik, Tarragonako Nou Estadi Costa Daurada, Zamorako Ruta de la Plata edo Reino de León bezalako zelai zailetan egindak.
Ongi etorri, Etxaniz!