SD Amorebieta

SDAko bazkideek Real Club Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak eskuratzeko epea amaitu ondoren -joan den asteartean ireki zen eta gaur, hilak 26, itxi da-, klubak jakinarazten du tribunako sarrerak eskatu dituzten pertsona guztiek izango dutela euren eserlekua, zozketarik egin beharrik gabe.

Bihartik aurrera (asteazkena, hilak 27), tribunarako sarrera eskatu duten bazkide guztiek klubeko dendara joan beharko dute aldaketa egitera, hau da, sarrera orokorra eman eta tribunakoa jaso, eta bien artean dagoen 5 euroko aldea ordaindu.

Partidarako sarrera erosi ez duten SDAko bazkideek oraindik dute eskuratzeko aukera agortzen ez badira, izan ere, lehen aipatutako epea amaituta, ez dute sarrera ziurtatuta. Honako eserleku hauek daude eskuragarri:

– Haurrentzako “Umeak” eta gazteentzako “Amore Gaztea” karneta duten bazkideentzako sarrera. Gune orokorrean egongo dira eta 10 euroko prezioa izango dute. 

– Bazkide heldu eta erretiratuentzako sarrera gune orokorrean. Prezioa 20 euro.

PUBLIKO OROKORRARENTZAKO SARRERAK

 Bihartik eta agortu arte, publiko orokorrarentzako sarrerak salgai egongo dira. Gune orokorrerako dira eta 30 euroko prezioa dute. San Miguel kaleko 16. zenbakian dagoen klubeko dendan erosi beharko dira. Aste honetan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Partekatu