SD Amorebieta

Urdinek Real Zaragozaren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan, abenduak 17, Lezaman 18:30etik aurrera LaLiga Hypermotioneko 20. jardunaldiari dagokion neurketan. 

Partida egunean ez da sarreren salmentarik egongo leihatilan, beraz, aldez aurretik bakarrik erosi ahal izango dira. Harmaila bisitariari dagozkion sarrera guztiak Zaragozara bidali dira eta Aragoiko klubak berak kudeatuko du bere zaleentzako sarreren salmenta.

Sociedad Deportiva Amorebietak klub zornotzarreko bazkideei bakarrik salduko dizkie sarrerak, eta pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu. 5 euroko prezioa izango dute, eta gaurtik -abenduak 11- ostiralera arte -abenduak 15- egongo dira eskuragarri gure denda ofizialean. Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara da, eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da.

Compártelo