SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Valladoliden aurka neurtuko ditu indarrak Jose Zorrilla zelaian datorren larunbatean, abenduak 9, 16:15ean, LALIGA Hypermotioneko 19. jardunaldiko partidan. Joan nahi duten zale urdinek klubeko dendan sarrerak erosteko aukera izango dute. Salmenta-sistema honako hau izango da:

– SDAk 15 euroko prezioa duten 120 sarrera jaso ditu bisitari-gunerako. Hauek astelehenean, hilak 4, jarriko dira salgai, 10:00etan, eta bazkideek bakarrik erosi ahal izango dituzte. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu beste bazkideen txartelak aurkeztuz. Sarrerak izendunak dira, hau da, José Zorrilla estadiora sartuko den pertsonaren izen-abizenak eta NANa inprimatuta eramango dituzte. Beraz, erosketaren unean, Valladolidera joango den pertsonaren datuak eman beharko dira.

– 120 sarrera horiek agortzen direnean, sarrerak erosten jarraitzeko aukera egongo da SDAren dendan –aurrekoen leku berean kokatutako eserlekuak izango dira –, baina 21 euroko prezioarekin. Hauek klubeko bazkideek zein bazkide ez direnek erosi ahal izango dituzte.

ORDUTEGI BEREZIA DENDAN Abenduaren 6a, asteazkena, eta 8a, ostirala, jaiegunak direnez eta klubaren denda itxita egongo denez, asteko gainerako egunetan ordutegia hurrengoa izango da:  astelehena 4 eta asteartea 5 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta osteguna 7 10:00etatik 13:00etara.

Partekatu