Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak jakinarazi nahi du Iker Rekagorri Dudagoitiak (Amorebieta-Etxano, 2004-07-25), infantiletatik klubean daraman futbolariak, lehen taldeko fitxa profesionala izango duela 2025-26 denboraldian. Zornotzarrak 27 zenbakia zeraman orain arte bigarren taldeko fitxarekin jokatzen zuelako, baina igande honetatik aurrera 14. dortsala jantziko du.

Rekak zazpi partida jokatu zituen Lehen Federazioko liga txapelketan lehen taldearekin pasa den denboraldian eta gol bat sartu zuen Sestao Riverren aurkako derbian Urritxen. Denboraldiaurre honetan paper garrantzitsua izan du Aitor Zulaikaren aginduetara. Horren erakusgarri da Las Llanasen jokatutako Federazio Kopako kanporaketan penalti erabakigarria sartu izana neurketako 120 minutuak jokatu ondoren.

Zorionak Reka!

Compártelo