Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak jakinarazi nahi du Iker Rekagorri Dudagoitia (Amorebieta-Etxano, 2004-07-25), infantiletatik klubean daraman futbolaria, lehen taldera igoko dela 2025-26 denboraldian. Pasa den denboraldian bigarren taldea Ohorezko Mailara igotzearen egileetako bat izan zen aurrelari zornotzarra. Ligako zazpi partida ere jokatu zituen lehen taldearekin, non gol bat sartu zuen Sestao Riverren aurkako derbian Urritxen.

Zorionak Reka!

Compártelo