Harrobiko hiru gaztek lehen taldearekin hasi dute aurredenboraldia
SD Amorebieta
Aitor Intxausti, Xabier Ayarza eta Youssef Issakhi harrobiko futbolariek Haritz Mujikaren aginduetara egingo dute aurredenboraldia. Pasa den denboraldian bigarren taldean jokatu zuen Intxaustik 2020-21ean egin zuen debut ofiziala lehen taldearekin, liga txapelketako neruketan Calahorraren aurka La Planilla zelaian. Atzelari gisa jokatzen du. Ayarza eta Issakhi erdilariak dira eta Gazteen A taldean aritu ziren joan den denboraldian.
Zorte on hiruroi!