SD Amorebieta C

Pasa den denboraldian igoeratik oso gertu geratu ondoren, Amorebieta C taldea liga hasiera bikaina burutzen ari da 2022-2023an. Urdinek, Lurraldeko Hirugarren Mailako 3. Multzoan daudenek, orain arte jokatu dituzten hiru neurketak irabazi dituzte eta une honetan sailkapeneko lehen tokian kokatuta daude. Gernika Sporting B taldearen aurka 4-2ko markagailuarekin lortutako garaipenarekin ekin zioten txapelketari, gero 0-7 irabazi zioten Bakiori eta joan den asteburuan Zorrontzakoren kontrako derbian 1-2 irabazi zuten. Larunbat honetan, urriaren 29an, 18:45etik aurrera, Txolonen Iurretako B taldearen aurka bolada ona mantentzen saiatuko dira Ibai Zurinagaren mutilak.

Jokalari hauek osatzen dute taldea:

Atezainak: Xabier Dávila eta Zuhaitz Dudagoitia. 

Atzelariak: Iker Amunategi, Oier Bayón, Ibon Bilbao, Ibon Cantero, Asier Lizaso, Oier Ocerin, Xabier Peribañez eta Markel Uribarri. 

Erdilariak: Asier Domínguez, Martin Etxebarria, Ion Gascón, Pello Gerrikaetxebarria, Iker Sanz, Xabier Ureta, Aitor Peribañez eta Xabier Zulueta.

Aurrelariak: Gorka Aguirre, Erlantz Bilbao, Egoitz Murillo, Mikel Olalde, Gaizka Palomero, Asier Romate eta Iker Artetxe. 

Entrenatzaileak: Ibai Zurinaga eta Aitor Alzaga.

Compártelo