SD Amorebieta

SD Amorebietako lehen taldeak datorren larunbatean, abuztuaren 24an, ekingo dio Lehen Federazioko liga txapelketari. Urritxen egingo du, Gimnastica Segovianaren aurka, 18:00etatik aurrera. Julen Guerreroren taldearen estreinaldia ikusteko sarrerak Urritxeko leihatilan erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera.

Sarrera horiek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta prezio hauek dituzte: 16 urtetik gorakoek 15 euro ordainduko dituzte eta 16 urtetik beherakoek 5 euro.

Klubeko bazkideak joan den denboraldiko karnetekin sartu ahal izango dira. Datozen egunetan 2024-25 denboraldiko karneten berri emango da.

Partekatu