Federazio Kopako Amorebieta-Gernika partidarako sarrerak salgai

Urdinek asteazken honetan, abuztuaren 27an, jokatuko dute Federazio Kopako fase autonomikoaren finala Gernika Cluben aurka. Neurketa Urritxen izango da 20:00etatik aurrera. Sarrerak online eros daitezke esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/
Sarrera hauek gune orokorrerako dira bakarrik (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 16 urtetik beherakoentzat). Partida egunean, norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik, Urritxeko leihatilan ere erosi ahal izango dira.
SDAko bazkideak doan sartu ahal izango dira.