SD Amorebieta

Urdinek F Cartagenaren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan, urriaren 1ean, Lezaman jokatuko den LaLiga Hypermotioneko zortzigarren jardunaldiko partidan.

Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Partekatu