SD Amorebieta

Urdinek larunbat honetan, uztailaren 22an, jokatuko dute denboraldiaurreko hirugarren partida. X. Trofeo Ciudad de Medina de Pomar lehiatuko dute Burgos Club de Fútbol taldearen aurka, hau da, LaLiga Hypermotioneko beste talde baten kontra neurtuko dituzte indarrak. Partida 19:00etan hasiko da Burgoseko Medina de Pomar herrian dagoen Jesús María Pereda zelaian. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute publiko orokorrarentzat, baina SDAko bazkideek 8 euroan erosi ahal izango dituzte. Gainera, 10 eta 17 urte bitarteko gazteek 5 euro ordainduko dituzte eta 10 urtetik beherakoak dohainik sartu ahal izango dira.

Partekatu