Eneko Jauregik urdinez jantzita jarraituko du golak sartzen
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebietak Eneko Jauregi Escobar (Muxika, 1996-07-13) futbolariaren kontratu berritzea jakinarazi nahi du. 2025era arte sinatu du. Aurrelaria joan den udan iritsi zen Urritxera Union Deportiva San Sebastián de los Reyes taldetik. Badaki zer den Bigarren Mailan lehiatzea, 2017-18 denboraldiko bigarren itzulian Cordoba CF taldearen koloreak defendatu baitzituen zilarrezko kategorian. Jauregik 2022-23 bikain bat egin du, Lehen Federazioko liga txapelketan 15 gol sartu eta 2. Multzoko golegilerik onena bezala bukatu zuen eta.