Logotipo centenario SD Amorebieta

Gaur arratsaldean ‘¡Azules! Herri baten oihua’ dokumentalaren estreinaldia burutu da jendez beteta egon den Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan. Ikus-entzunezko honek SD Amorebietaren Mendeurrena errepasatu, oroitu eta ixten du. Zigor Aiarza eta Ander Garizurieta zornotzarrek zuzendutako eta Pausa Digitalak ekoitzitako lan hunkigarriak klubaren ehun urteko historian zehar ibilbide intimoa erakusten du, 1925ean zale talde batek landatutako haziak mende batean zehar zornotzarren belaunaldiei fruitua eta aterpea nola eman dien erakusten duten 40 elkarrizketa inguru eta irudi ugariren bitartez.

Nahi duten pertsona guztiek beste hiru aukera izango dituzte ‘¡Azules! Herri baten oihua’ Zornotza Aretoan ikusteko: ostiralean, hilak 12, larunbatean, hilak 13, eta igandean, hilak 14. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak doakoak dira eta Zornotza Aretoaren webgunean eskuratu daitezke esteka honen bidez: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/actua/azules-herri-baten-oihua/

Gaur ospatu den ekitaldian, Jon Castañeda ‘JonKass’ zornotzarrak gidatua, Jon Larrea SDAko presidenteak hitz egin du dokumentala proiektatu aurretik. “Eskerrak eman nahi dizkiet bihotz-bihotzez parte hartu duten eta dokumental hau posible egin duten pertsona guztiei”, adierazi du Larreak lehenik eta behin. Eskerrak eman dizkie ere Mendeurreneko babesle nagusiei: Amorebieta-Etxanoko Udala, VASCO, Lointek, Sidenor eta BBK.

“Dokumental honen estreinaldiak Mendeurrenaren ospakizunari amaiera ematen dio”, nabarmendu du presidenteak, eta urtean zehar egindako ekitaldien errepasoa egin du. Hau bere zortzigarren denboraldia da SDA-ko presidente gisa eta azken urte hauetan bizi izan dituen egoerak ere ekarri ditu gogora, bere Zuzendaritza Batzordeak klubaren gidaritza hartu zuenean zegoen egoera ekonomiko zailetik futbol profesionalera lortutako bi igoera historikoen pozara arte. “SD Amorebieta Anoeta, Molinon, Romareda, Carlos Tartiere edo Ipurua bezalako zelaietatik paseatu dugu eta Las Palmas, Tenerife, Malaga edo Eivissa bezalako lekuak ezagutzeko aukera izan dugu”, gogorarazi du Larreak. “Harro gaude 100 urte hauetaz eta SDA bihotzean eramango dugu beti”, bukatu du presidenteak txalo artean.

Gero, Zigor Aiarza eta Ander Garizurieta dokumentalren zuzendariek hartu dute hitza. “100 urte kontatzeko denbora asko beharko genuke eta azken 25 urteetan zentratu gara bereziki, gauza asko gertatu baitira. Gure herriko taldeak Bigarren Mailara bi aldiz igotzea lortu izanak dokumental propio bat egiteko ematen du”, azaldu dute ikus-entzunezkoaren zuzendariek. “Jendeak herri harrotasuna sentituko duela uste dugu, herriaren eta taldearen arteko lotura horretan sakontzen saiatu gara”, azpimarratu dute Aiarzak eta Garizurietak.

‘¡Azules! Herri baten oihua’ talde baten historia baino gehiago da. Dokumentalak azken urteetan handikien mahaian eseri den herriko klub baten arima erakusten du. Eta nola ez, mende batez klub urdina bizirik mantentzea ahalbidetu duten pertsonen istorioa da. Dokumentalak ordubete inguruko iraupena du, elebiduna da eta talde zornotzarraren historia markatu duten futbolarien, entrenatzaileen, zuzendarien eta zaleen testigantzak biltzen ditu. Gainera, SDAren 50., 75. eta 100. urteurreneko partiduetan parte hartu duen José Ángel Iribar eta Urritxen Athletic Clubeko lehen taldearekin SDAren aurka 15 urte besterik ez zituela debutatu zuen Iker Muniain bezalako futbolari nabarmenen parte-hartze berezia ere badu.

Dokumentalaren emanaldiak Zornotza Aretoan amaiera emango dio urtarrilaren 4an, Urritxeko zelaian Mendeurreneko Bandera igota Amorebieta-Etxanoko kaleetan kalejira herrikoia egin ondoren, abiatutako ospakizunari. Efemerideak beste mugarri nabarmen batzuk ere izan ditu 2025ean: ONCEk urtarrilaren 30ean klubari eskainitako kupoia; ekainean Zelaieta Zentroan antolatutako erakusketa; SDAren ereserkiaren bertsio onenaren sari berezia ‘Haizetara’ musika-lehiaketaren barruan; Sociedad Artístico Cultural Zornoza elkarteak antolatutako ‘Zintzilik’ lehiaketako gaia; herri-bazkaria SDAren txosnaren ondoan Marmitako Lehiaketaren egunean; eta Urritxen Athletic Club eta SD Ponferradina taldeen artean jokatutako Mendeurreneko Partida.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Koldo Bilbao, Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Kirol zinegotzia; Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko alkatea; Ander Garizurieta, dokumentalaren zuzendaria; Zigor Aiarza, dokumentalaren zuzendaria; Jon Larrea, SD Amorebietako presidentea; eta Iker Goñi, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea.

Compártelo