SD Amorebietak apustu irmoa egiten du nesken futbol taldeak sortzeko. Ondorioz, 2023-24 denboraldirako aurre izen-emate epea zabaltzen du. Beharrezkoa da izen-emate imprimakia betetzea, klubak hurrengo denboraldian izan ditzakeen gutxi gorabeherako jokalari kopurua jakiteko eta horrela hurrengo denboraldian izan ditzakeen nesken talde kopurua antolatzeko.
 

Momentu honetan klubean ez dago neska talderik, kadeteen mailara arte talde guztiak mixtoak dira eta neska-mutilak batera hartzen dute parte talde ezberdinetan. Hala ere, gustatuko litzaiguke neska talde osoak sortzea. Hurrengo denboraldian SD Amorebietan jokatzeko interesa baldin badaukazu bete jarraian zabaltzen den inprimakia. Zuen zain gaude!
https://docs.google.com/forms/d/1BaKDGc7k0mQxPVLceCLGZHSY2-ih0Ysf6RElnKcHDZo/edit?usp=drivesdk

Compártelo