SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Mikel Goiria Vazquezek (Amorebieta-Etxano, 1999-03-05) ez duela klubean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Zornotzako atezainak, azken denboraldi honetan bigarren taldeko fitxarekin lehen taldearen dinamikan egon dena, Uritarraren atea defendatuko du. 2021-2022an talde horretan ere jokatu zuen lagatu gisa.

SDAtik eskerrak ematen dizkiogu klubean hainbeste urtetan egindako lanagatik eta erakutsitako jarrera eredugarriagatik. Alebin zenean sartu zen klubean lehen aldiz. Kadete mailako bigarren urtean eta jubenil mailako lehen bietan Gernikan hiru denboraldi egin ondoren, gazte mailako azken urtean gure klubera itzuli zen, Ohorezko Maila Nazionalera igoera lortuz. Lehen taldean, Goiria parte garrantzitsua izan da Bigarren Mailako bi igoeretan, bai 2020-2021 denboraldian, bai 2022-2023an.

Horregatik, zorterik handiena opa nahi diogu etapa berri honetan, bai arlo pertsonalean, bai kirol-arloan.

Mila esker eta zorte on!

Compártelo