SD Amorebieta

Urdinek Real Club Deportivo Espanyol taldearen kontra jokatuko dute Lezaman igande honetan, maiatzaren 26an. LALIGA Hypermotionen 41. jardunaldiari dagokion partida, denboraldiko azkena etxean, 18:30ean abiatuko da. Neurketa honetarako sarrerak klubaren dendan salduko dira ostiralera arte ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere). Partida egunean ezin izango da sarrerarik erosi Lezamako leihatiletan.

Oraingo honetan, SDAko bazkideek, Lezamara karnetak erakutsiz sartu ahal izango direnek, sarrera gehigarri bat erosteko aukera izango dute 5 euroko prezioan lagun bat eramateko. Gainera, klubak doako garraio zerbitzua eskainiko du Lezamara joateko. Txartelak klubeko dendan eta Xiberun jaso daitezke.

Gainerako sarrerak publiko orokorrarentzat 25 euroko kostua izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Ohi bezala, Athletic Clubeko bazkideek, erakunde zuri-gorriarekin dagoen akordioaren ondorioz, 20 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte.

Compártelo