Diego Ceballos jokalariak urdinen eskuin hegala indartuko du

Sociedad Deportiva Amorebietak Diego Ceballos Galván (Santander, 1999-02-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Real Racing Cluben hezitako eskuin hegaleko atzelaria, pasa den denboraldian UD Melillan aritu zen, non Bigarren Federazio Mailako 34 partidetatik 32 jokatu zituen. Bertan bi gol sartu eta hiru gol-pase eman zituen.
Bigarren taldean nabarmendu ondoren, Ceballos Racingeko lehen taldera igo zen 2020-21 denboraldian, Santanderko taldea Bigarren B Mailan zegoela. Debutaria izan arren, minutu gehien jokatu zituen futbolaria eta hamaikokan neurketa gehiagotan egon zen jokalaria izan zen.
2021-22ko neguko merkatuan Racingetik irten zen CD Teruelera joateko eta urtebete beranduago UD Mutilverak fitxatu zuen. Biekin parte-hartze nabarmena izan zuen Bigarren Federazioan. 2023ko udan Rayo Majadahondara heldu zen eta 31 partida jokatu zituen Lehen Federazioan 23-24an. Azkenik, joan den denboraldian UD Melillaren koloreak defendatu zituen. Bertan jokalari garrantzitsua izan zen, ligako 34 norgehiagoketatik 32 jokatu baitzituen. Norgehiagoka horietan bi gol eta hiru gol-pase sinatu zituen.
Orain, jokalari kantabriarra Urritxera iritsiko da, urdinen eskuin hegalari bertikaltasuna eta kalitatea emateko.
Ongi etorri, Diego!