SD Amorebieta

SD Amorebietak Daniel Selma Mercader (L ‘Eliana, 2001-03-01) fitxatu duela iragarri nahi du. Valentziako aurrelaria CD Tenerifetik dator.

2022ko urtarrilean iritsi zen Tenerifera, Valentziako Hirugarren Mailako CD Acero taldean nabarmendu ostean. Bigarren taldean egindako lan onari esker, 2022-23an lehen taldearen dinamikan sartu zen eta Bigarren Mailako bost partidatan parte hartu zuen denboraldiaren bigarren zatian.

Pasa den kanpainian esperientzia hartu zuen Lehen Federazioan, San Fernando CD -urtarrilera arte- eta CD Alcoyano taldeetan utzita jokatu baitzuen. Guztira, ligako 33 partida lehiatu zituen eta bost gol sartu zituen brontzezko kategorian.

Ongi etorri SDAra, Dani!

Compártelo