Logotipo centenario SD Amorebieta

Urdinak puntuak pilatzetik gertu egon dira Reino de Leon zelaian, Cultural Leonesa liderrari aurre egin baitiote gaur arratsaldean. Vicandiren gol batek Natxo Gonzalezen taldea aurreratu du. Gureek partida oso serioa egin dute eta ez dute porrotaren zigorra merezi. Hala ere, etxekoek berdinketa lortu dute atsedenaldia baino lehen eta behin betiko 2-1ekoa polemikarekin egin dute. Izan ere, adierazi gabeko falta argi baten ondoren heldu da gola

Gureak ez dira kikildu ez estadioaren ikaragatik, ezta aurkariaren garrantziagatik ere. Hobeto abiatu dira eta saria berehala iritsi da. 2. minutua bete baino lehen, Vicandi area barruan sartu da eta Bañuz gainditu du lehen zutoinera egindako jaurtiketa gogor batekin. Aurrelariaren oparia bere 20. urtebetetzean. Pixkanaka, liderra baloiaren jabe egin da, eta urdinak metroak atzera egitera behartu ditu, area defendatzeko eta aukerarik ez emateko. Horrela, kronometroa aurrera joan da aukera aipagarririk gabe. Ordu erdia igarota, Selmaren burukada batek Bañuzek harrapatu du. Culturalak erantzun du Presaren beste erremate batekin, kanpora joan dena. 40. minutuan Marinori egokitu zaio pozoituta joan den erdiraketa bat geldiaraztea. Hala ere, berdinketa atsedenera joan aurretik heldu da. 1-1ekoa buruz sinatu du Lanchik, lehen zatiaren luzapenean.

Aldageletatik igaro ostean, liderrak partidaren pisua eraman nahi izan du, baina gureek bere erasoak geldiarazten jakin dute. Gainera, urdinek espazioak aprobetxatzen zituzten trantsizio azkarrekin arriskua sortzeko. 60 pasata, Culturalak gola sartzeko aukera paregabea izan du. Izan ere, epaileak penaltia adierazi du Kortazarren ustezko esku batengatik. Hala ere, Marino erraldoi egin da Manu Justoren jaurtiketa gelditzeko eta 1-1ekoari eusteko. Urdinek kontrolpean zuten lehia, baina hegaleko sake baten ondoren 2-1ekoa heldu da. Manu Justok, epaileak adierazi ez duen bultzada baten ostean, baloia sare barrura bidali du 79. minutuan. Azken txanpan, gureek ez diote borrokari utzi. Berdinketaren bila abiatu dira, baina ez dute lortu.

CULTURAL LEONESA: Miguel Bañuz, Satrustegui, Fornos, Presa (58’ Barri), Manu Justo (83’ Samanes), Luis Chacón, Bicho (58’ Maestre), Álvaro, Lanchi (72’ Víctor García), Artola (46’ Escobar) eta Pastoriza.

SD AMOREBIETA: Marino, Enol Coto (86’ Álvaro Marín), Yuste, Kortazar, Carbonell, Masllorens, Ben Hamed, Hervías (58’ Camacho), Iñigo Muñoz (75’ Eric), Vicandi (75’ Berto) eta Selma.

Golak: 0-1: Min. 2; Vicandi. 1-1: Min. 45; Lanchi. 2-1: Min. 79; Manu Justo.

Epailea: Francisco García Riesgo. Txartel horia atera die Lanchi, Pastoriza, Álvaro eta Samanes jokalariei.

Compártelo