Urdinek ezin izan dute punturik lortu Abanca Balaidosen jokatu duten ligako 8. jardunaldiko partidan, 3-1 galdu ondoren RC Celtaren bigarren taldearen aurka. Neurketa 1-1 heldu da atsedenaldira, lehen zati parekatu baten ostean, baina Galiziako taldeak gola sartu du aldagelatik itzuli orduko eta nagusi izan da bigarren zatian.

Partida menderatzailerik eta abagunerik gabe hasi da bere lehen ordu laurdenean. Tanteoko minutu horien ondoren, Alvaro Marinek atea ikustea lortu du, baina 0-1ekoa ez da markagailuan islatu, kontrolean eskuarekin ikutu baitu baloia eta epaileak baliorik gabe utzi du gola. Romanen zartako batekin erantzun dute etxekoek, Marino hegan egitera behartuz. 1-0ekoa 27. minutuan iritsi da Fer Lópezen bitartez. Jokaldiaren hasieran Nakairi falta egin diotela eskatu dute gureek, baina epaileak ez du horrela ulertu.

SDAk berehala itzuli du kolpea, 1-1ekoa sinatu baitu 35.ean zorte puntu batekin. Izan ere, Yoel Lago atzelarak Herviasen erdiraketa bere atera desbideratu du arriskua eteteko ahaleginean. Hortik atsedenaldira, bi taldeek abisuak eman dituzte areatan, baina ez dira berdinketa hausteko gai izan.

Aldageletatik igaro ostean, Celta Fortuna aurretik jarri da berriro bigarren zatiaren hasieran Tinchoren jaurtiketa gurutzatu bati esker. Golak on egin dio talde galiziarrari, dominatzaile egin baita. Marinok Fer Lopezi egindako geldiketa bikoitz batek hirugarrena saihestu du, eta ondoren langak Romanen zartakoa. Hala ere, 3-1ekoa 78. minutuan heldu da Escobarren jaurtiketa on batekin. Gureak saiatu dira aldea murrizten azkeneraino. Carbonell izan da lortzetik gertuen egon dena, baina Marc Vidal ondo luzatu da baloia desbideratzeko.

CELTA FORTUNA: Marc Vidal, Tincho (84’ Garriel), Yoel Lago, Gael Alonso, Meixus (84’ Burcio), Sergio Díez, Román, Barreiros (69’ Escobar), Dela (74’ Manu Fernández), Fer López eta Angelito (69’ Guedes).

SD AMOREBIETA: Marino, Carbonell, Amelibia, Yuste (76’ Selma), Kortazar, Nakai (56’ Coulibaly), Ben Hamed, Iñigo Muñoz (70’ Enol Coto), Hervías (56’ Mauro Bravo), Julen Jon eta Álvaro Marín (56’ Kaxe).

1-0: Min. 27; Fer López. 1-1: Min. 35; Yoel Lago, bere atean. 2-1: Min. 50; Tincho. 3-1: Min. 78; Escobar.

Epailea: Guillermo Conejero Sánchez. Txartel horiak atera dizkie Kortazar eta Kaxeri.

Compártelo