CD San Ignacioren aurkako Federazio Kopako partidarako sarrerei buruzko informazioa

Urdinek asteazken honetan, abuztuaren 13an, jokatuko dute denboraldiko lehen neurketa ofiziala. Federazio Kopako fase autonomikoaren final laurdenei dagokiena izango da, CD San Ignacioren aurka, Urritxen erabakiko den partida bakarrerako kanporaketa. Norgehiagoka 19:30ean hasiko da.
Sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira partida hasi baino ordubete lehenagotik. Sarrerak gune orokorrerako bakarrik izango dira eta 15 euroko prezioa izango dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat.
SDAko bazkideak doan sartu ahal izango dira joan den denboraldiko karnetak erakutsiz.