CD Castellón 1-0 SD Amorebieta: Porrot estua lider berriaren zelaian
Oso gertu izan arren, urdinek ezin izan dute punturik pilatu Castaliako gotorlekuan, non Castellonek bere partida guztiak irabazi ditu orain arte. Etxekoek 1-0eko markagailuarekin lortu dute garaipena, Manu Sanchezek bigarren zatiaren erdialdean sartutako golari esker. 1-1ekoa heltzeko zorian egon da azken txanpan, batez ere zutoinera joan den Izetaren saiakera batean, baina zornotzarrek ezin izan dute golik sartu.
Etxeko taldeak jokoaren pisua eraman du lehen zatian, baina bere bi aukera onenek langa gainetik atera diren erremateekin bukatu dute: Kochorashvilik 25. minutuan eta Iago Indiasek atsedenaldira iritsi aurretik. Haien artean, gureek, oso serio defentsa lanetan, aukera ona izan dute ere Dorriok ateratako korner batean. Hala ere, Yriarteren burukada atezainak aldaratu du.
Bigarren zatia antzeko gidoiarekin hasi da. Castellonek gure area inguratu du 67. minutuan saria aurkitu duen arte, une horretan Manu Sanchezek 1-0ekoa sartu du korner bat aprobetxatuz. Urdinek ez dute etsi eta berdinketa bilatu dute amaierara arte. Zornotzarren aukerarik onenak azken minutuetan iritsi dira. Bujan berdintzeko zorian izan da 92.ean Seguinen erdiraketa baten ostean, baina bere errematea kanpora joan da oso gutxigatik. Hurbilago egon da 95ean, aukera bikoitzarekin. Izetaren jaurtiketak zutoinaren kontra jo du eta aldaratzea Praderak jaso du, Alfonso atezainaren geldiketarekin topo eginez. Momentu honetatik aurrea, larunbatean Urritxen Alcoyanoren aurka jokatuko den neurketan pentsatzea tokatzen da.
CD CASTELLÓN: Alfonso Pastor, Kochorashvili (82’ Carles), Cristian (58’ Pablo Hernández), Dani Romera (90’ Cubillas), Koné (58’ Raúl Sánchez), Fabricio (90’ Antón), Óscar Gil, Manu Sánchez, Salva Ruiz, Iago Indias eta Calavera.
SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Jorge Mier, Murua, Juan Rodríguez, Toni Herrero, Sibo (62’ Iturraspe), Yriarte (90’ Cantón), Dorrio (82’ Seguín), Buján, Rayco (62’ Izeta) eta Jauregi (82’ Pradera).
Gola: 1-0: Min. 67; Manu Sánchez.
Epailea: David López Jiménez. Txartel horiak atera dizkie Óscar Gil; Sibo eta Pradera jokalariei.