SD Amorebieta

Urdinek ostegun honetan, abenduaren 21ean, jokatuko dute 2023ko azken partida, Alcorconen aurka izango dena Lezaman 21: 30etik aurrera. Urtea ahalik eta ondoen agurtzeko, SD Amorebietako bazkide guztiek doako bi sarrera izango dituzte eskura partida honetarako. Gonbidapen hauek klubaren denda ofizialean bakarrik eskuratu ahal izango dira gaurtik ostegunera arte. Lezaman ezin izango dira jaso partida geunean. Aste honetan, denda 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik gaur eta bihartik aurrera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

SARREREN SALMENTA SD Amorebieta-AD Alcorcon neurketarako sarreren salmenta ostegunean egingo da Lezamako txarteldegian, partida hasi baino ordubete lehenagotik, eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz. SDAko bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.

Compártelo