Burgos CF 0-1 SD Amorebieta: X Trofeo Ciudad de Medina de Pomarreko garaileak
Urdinek X Trofeo Ciudad de Medina de Pomar irabazi dute gaur arratsaldean Jesús María Pereda zelaian LaLiga Hypermotioneko beste talde baten aurka, Burgosen kontra. Partidako gol bakarra lehen zatiaren erdian heldu da, Ander Martinek baloia bere atean sartu duenean, Ryan Edwardsen aukera baten ostean. Hiru partida eta hiru garaipen gure taldearentzat denboraldiaurrean.
Partidako lehen aukera azpimarragarria Burgoseko taldeak izan du 12. minutuan Edu Espiauren jaurtiketa batekin, langa gainetik atera dena. Une horretatik aurrera, Haritz Mujikaren mutilak kontrolaren jabe egin dira. Horrela, saria 23an iritsi da. Carok Edwarsen gola ekidin du, baina aldaratzeak Ander Martinen jo du eta baloia ate barruan amaitu da. Gureak bigarren gola sartzeko zorian egon dira atsedenaldia baino 10 minutu lehenago. Jauregik Raycoren pase bikaina harrapatu du, baina bere erremate gurutzatua zutoinetik gertu joan da. Lehen zatiko azken abagunea Burgosek izan du, gutxigatik kanpora joan den Andyren falta jaurtiketa batekin.
Bigarren zatia nahiko parekatuta hasi da, aukera argirik gabe. Dena den, Burgos aurrera joan da pixkanaka pixkanaka eta berdinketa egiteko zorian egon da 65ean. Magunagoitik Fer Niñoren gola sahiestu du geldiketa polit batekin. Hori izan da bigarren zatiko aukerarik argiena. Izan ere, Haritz Mujikaren mutilak oso sendo egon dira Burgosen erasoei eusteko. Horrela, atea hutsean mantendu dute eta garaipen berri bat eskuratu dute.
BURGOS CF: Caro, Atienza, Dani Ojeda, Ander Martín, Álex Sancris, Andy, Córdoba, Edu Espiau, Goldar, López-Pinto y Ricoy. También han jugado Mumo, Bermejo, Matos, Fer Niño, Grego, Elgezabal, Navarro eta Del Cerro.
SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Mier, Etxeita, Félix, Seguín, Sibo, Morán, Edwards, Rayco, Grant y Jauregi. También han jugado Núñez, Carbonell, Eraso, Quintero, Hernando eta Lasure.
Gola: 0-1: Min. 23; Ander Martín, bere atean.
Epailea: Manuel Pozueta Rodríguez.