Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du agortu egin direla klubeko dendan salgai jarritako sarrera guztiak urdinek datorren larunbatean 19:30ean Lezaman Bilbao Athleticen aurka jokatuko duten partidarako. Eskuragarri zeuden 600 sarrerak gaur goizean erosi dituzte klubeko bazkideek.

Larunbatean Lezamara joateko doako autobusak egongo direla gogorarazten zaie SDAko zaleei. Horiek erabiltzeko, aurretik txartel bat jaso beharko da dendan.

Compártelo