Beñat Arratibel, gaztetasuna eta altuera atzealde urdinerako

SD Amorebietak Beñat Arratibel Etxabe (Azpeitia, 2004-04-20) fitxatu duela iragarri nahi du, hurrengo bi denboraldietarako sinatu duen erdiko atzelari gaztea. Jokalari urdin berria, ia 1,90 metroko garaierarekin, zazpi denboralditan zehar hezi zen Realeko harrobian, infantileko lehen urtetik jubenil kategoria bukatu arte. Zubietatik irtetean, 2023ko udan, bere jaioterriko Lagun Onak taldera joan zen eta bertan aritu da azken bi denboraldietan Hirugarren Federazioan. Joan den denboraldian ligako 34 neurketetatik 28 lehiatu zituen, guztiak hasierako hamaikakoan.
Ongi etorri, Beñat!