Datorren larunbatean Urritxen Unionistas de Salamanca CF taldearen aurka jokatuko den partidari begira, SDAk jakinarazten du ezin izango dela aurreko denboraldietako karnetarekin zelaian sartu. Karneta formatu digitalean ez duten bazkideek, klubaren dendan kopia bat eskatu ahal izango dute paper formatuan Urritxera sartu ahal izateko. Gogorarazten da dendaren ordutegia hurrengoa dela: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Datorren astean emango da denboraldi honetako txartel fisikoaren berri.

Compártelo