Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideek dagoeneko jaso dezakete euren bazkide-txartela. Bihartik aurrera, klubaren denda ofizialean egin ahal izango dute, San Miguel kaleko 16. zenbakian. Hori dela eta, dendak ordutegi berezia izango du hurrengo egunetan: asteazkenean, hilak 16, ostegunean, hilak 17, eta ostiralean, hilak 18, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (ohiko ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara da). Gainera, datorren astelehenean, otsailaren 21ean, Lezamako leihatiletan ere jaso ahal izango dira, Club Deportivo Leganesen aurkako partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Hemendik aurrera, bazkideek txartela erakutsi beharko dute Lezamako neurketetara sartzeko, talde madrildarraren kontrako partidatik hasita.

Beste alde batetik, Leganesen aurkako norgehiagokan sarreren salmenta egongo da, 25 euroko prezioarekin. Umeentzako sarrerak ere salduko dira 10 euroko prezioarekin, 16 urte baino gutxiagoko pertsonei zuzenduta. Gainera, Athletic Clubeko bazkideek sarrerak 18 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartela aurkeztuz. Sarrerak Lezamako leihatiletan partidaren egunean bertan salduko dira bakarrik. Salmenta neurketa hasi baino ordu eta erdi lehenago abiatuko da.

Compártelo