SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak ostiral honetan, abuztuaren 11n, jokatuko du LaLiga Hypermotion 2023-2024 txapelketako lehen partida. Bertan, Levante UD izango du aurkari 19:00etatik aurrera Lezamako 2. Zelaian.

Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenago erosi ahal izango dira eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dageoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

BAZKIDE-TXARTELAK Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira. Bazkide-txartelak klubeko dendan jaso ahal izango dira bihar, abuztuak 10, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta ostiralean, abuztuak 11, 10:00etatik 13:00etara. Lezaman ere jaso ahal izango dira partidaren aurretik.

Compártelo