Logotipo centenario SD Amorebieta

Irten eta gozatu. Hori da futbolariek aldageletako tunelean irakurtzen duten azken esaldia Estadi Johan Cruyffeko zelaira atera aurretik. Hori egin dute urdinek. Lehiatzen gozatzea. SDAk  denboraldiko lehen garaipena lortu du bisitari gisa, FC Bartzelonaren bigarren taldea 0-2 mendean hartuta. Golegileak Amelibia burukada on batekin eta Iñigo Muñoz jaurtikera itzel batekin izan dira. 

Lehen aukera argia gureentzat izan da, 12. minutuan. Korner batean, Ben Hameden errematea gora joan da. Aurkariek Pedro Somaren jaurtiketa indartsu batekin erantzun dute eta Marinok hegan egin behar izan du. Virgiliren bitartez atea ikusi dute, baina gola ez da markagailura igo jokoz kanpo adierazi dutelako. Handik gutxira gauza bera gertatu da beste aldean. Alvaro Marinek baloia sarera bidali du, baina baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako. Natxo Gonzalezen taldearen lan onak bere fruituak eman ditu 36. minutuan, 0-1ekoa iritsi denean. Amelibiak sinatu du Camachoren erdiraketa aprobetxatuz. Urdinek partida kontrolatzen jakin dute atsedenaldira abantailarekin heltzeko.

SDA indartsu itzuli da atsedenalditik eta 0-2koa egitetik gertu egon da 48. minutuan. Astralagak Ben Hameden heriotzaren pasea eten du eta, aldaratzean, Vicandik ez du aterik aurkitu. 54. minutuan Marinori egokitu zaio Guillermoren berdinketa saihestea-60ean, SDAko atezainak erreflexuak erakutsi ditu berriro errentari eusteko. Urdinek gogor eutsi diete etxekoen minutu onei eta abantaila handitu dute 65.ean. Iñigo Muñozen gol ikusgarri bati esker egin dute. Azken txanpan, bi taldeek izan dituzte aukerak, baina markagailua ez da gehiago mugitu. Hurrengo hitzordua, datorren larunbatean Barakaldoren aurka Lasesarren.

BARÇA ATLÈTIC: Astralaga, Trilli (72’ Mbacke), Aleix Garrido (83’ Darvich), Cortés, A. Fernández, Dacosta (58’ Dani), Alexis Olmedo, Cedric, Jofre (72’ Rubén López), Pedro Soma (46’ Guillermo) eta Jan Virgili.

SD AMOREBIETA: Marino, Camacho (75’ Eric), Kortazar, Amelibia, Vicandi (89’ Mauro Bravo), Javi Sola (75’ Masllorens), Ben Hamed, Iñigo Muñoz (75’ Hervías), Enol Coto, Álvaro Marín (60’ Selma) eta Yuste.

Golak: 0-1: Min. 36; Amelibia. 0-2: Min. 65; Iñigo Muñoz.

Epailea: Víctor Pérez Peraza. Aleix Garrido; Enol Coto eta Eric jokalariei txartel horia atera die.

Compártelo