SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Juan Rodríguez eta Antxon Jaso futbolariek ez dutela talde zornotzarrean jarraituko 2023-2024 denboraldian.

Klubetik, eskerrak eman nahi dizkiegu euren sakrifizio izugarriagatik eta gure koloreak defendatzeko orduan izan duten jarrera bikainagatik. SDArentzat ohore eta plazer handia izan da pertsona hauek taldean izatea. Paper garrantzitsua izan dute, bai berdegunean, bai aldagelako egunerokotasunean, 2022-2023a denboraldi historiko bihurtzeko, Bigarren Mailara igoerarekin eta Lehen Federazioko txapeldunen tituluarekin.

Beraz, zorterik handiena opa nahi diegu euren hurrengo kirol erronketan eta proiektu pertsonaletan.

Eskerrik asko bihotzez eta zorte on, txapeldunak!

Compártelo