SD Amorebieta

SD Amorebietak igande honetan, irailak 15, jokatuko du liga txapelketako lehen euskal derbia. Urdinek Stadium Gal bisitatu beharko dute Real Unionen aurka jokatzeko. Partida 19:30ean hasiko da. Zale zornotzarrak Irunera joatea errazteko, autobus zerbitzua antolatu da. 17:30ean irtengo da Amorebieta-Etxanotik eta partida amaitutakoan itzuliko da. Joan-etorriko bidaiaren prezioa 15 eurokoa da eta txartelak SDAren dendan eros daitezke.

Sarrerak Real Unionen webgunean eros daitezke, esteka honetan: https://entradas.realunionclub.com/asientos?evento=106. Bisitariei zuzendutako eserlekuak Tribuna Este Par 3 gunean daude. Bertan, 15 euroko prezioa dute helduentzako sarrerak eta 12 euro umeenak.

Partekatu