Autobus zerbitzua igandean Iruñara joateko
SD Amorebietak igande honetan, urtarrilak 12, jokatuko du 2025eko lehen norgehiagoka ofiziala. Urdinek Tajonar bisitatu beharko dute Osasuna Promesasen aurka jokatzeko. Partida 15:30ean hasiko da. Zale zornotzarrak Iruñara joatea errazteko, autobus zerbitzua antolatu da. 10:00etan irtengo da Amorebieta-Etxanotik eta partida amaitutakoan itzuliko da. Joan-etorriko bidaiaren prezioa 18 eurokoa da eta txartelak SDAren dendan eros daitezke ostiralera arte.
Neurketarako sarrerak Tajonarreko lehiatiletan egongo dira salgai partida aurretik 15 euroko prezioarekin (5 euro umeentzako sarrerak, 14 urte arte).