Athletic Gipuzkoa Eskola, 21. Lointek Amorebieta-Etxano CUP txapelketako garailea
Asteburu biribila izan da Athletic Gizpukoa Eskola talderentzat Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko futbol 7 txapelketan. Atzoko atariko faseko garailea izan zen Bansander taldeari penaltietan irabazita, eta gaur ere txapeldunaren garaikurra lortu du. Penaltiak erabakigarriak izan dira berriz ere, horrela gaindutu baitituzte Deportivori finalerdietan eta Athletic Cluberi finalean 1-1 berdindu ondoren.
Sari nagusiak hauek izan dira:
1º Athletic Gipuzkoa Eskola
2º Athletic Club
3º Deportivo Alavés
4º RC Deportivo de La Coruña
Jokalari onena: Luka Díaz de Espada (Deportivo Alavés)
Atezain onena: Jokin Imanol Gaillardet (Athletic Gipuzkoa)
Atzo eta gaur artean 23 taldek eta alebin mailako 350 jokalari inguruk hartu dute parte Lointek Amorebieta-Etxano CUPen 21. edizio honetan. Txapelketari buruzko informazio gehiago: https://sdamorebieta.eus/eu/txolonek-lointek-amorebieta-etxano-cup-nazioarteko-futbol-7-txapelketaren-21-edizioa-hartuko-du-abenduaren-6an-eta-7an/