Logotipo centenario SD Amorebieta

Bigarren Mailara igotzeko atarian geratu den taldea izango da lehoien aurkaria uztailaren 19an, larunbata, Urritxen; bazkideek uztailaren 14an eta 15ean erosi beharko dituzte sarrerak

Athletic Clubek badu aurkaria SD Amorebietaren Mendeurreneko Partidarako: SD Ponferradina. Leongo taldea Hypermotion Ligara itzultzeko atarian geratu zen pasa den denboraldian. Lehen RFEFko I. Multzoan bigarren postuan amaitu ondoren, bierztarrek Antequera kanporatu zuten eta finalean Andorraren aurka lehiatu zuten zilarrezko mailara igotzeko. Azkenean, Andorra izan zen helburu hori lortu zuena. SDAren Mendeurreneko Partida uztailaren 19an jokatuko da, larunbata, Karmengo Jaietan, 20:00etatik aurrera Urritxeko udal zelaian. Talde zornotzarrak Marmitako Lehiaketaren baitan antolatu duen Mendeurreneko Bazkariarekin bat egingo du egun horretan. Iaz 5.000 lagun baino gehiago eta ia 400 kuadrilla bildu zituen lehiaketa arrakastatsu honek Amorebieta-Etxanoko kaleetan.

Sarreren salmenta

SDAko bazkideek lehentasuna izango dute Mendeurreneko Partidarako sarrerak erosteko orduan. Hori bai, uztailaren 14an, astelehena, eta uztailaren 15ean, asteartea, erosi beharko dituzte San Migel kalean dagoen klubeko dendan, 10:00etatik 14:00etara. Karnet bakoitzeko sarrera bakarra emango da. Bazkideentzako hiru prezio egongo dira: tribuna, 20 eurotan; orokorra, 15 eurotan; eta haur orokorra, 10 eurotan. Uztailaren 15etik aurrera, bazkideek ez dute euren sarrera bermatuta izango.

Publiko orokorrarentzako sarrerak ostegunean, hilak 17, eta ostiralean, hilak 18, salduko dira, bai SDAren dendan, bai klubaren webgunean (www.sdamorebieta.eus), prezio hauetan: tribuna, 25 eurotan; orokorra, 20 eurotan; eta haur orokorra, 10 eurotan. SDAko bazkideek sarrerak erosi ahal izango dituzte hilaren 17an eta 18an, baina klubeko dendan bakarrik erosi ahal izango dituzte eurei esleitutako prezioan, eta, esan bezala, jada ez dituzte bermatuta izango: uztailaren 14an eta 15ean bakarrik izango dute lehentasuna.

Partida egunean bertan sarrerak geratzen badira, Urritxeko leihatilan salduko dira 19:00etatik aurrera.

Compártelo