Arenas Club 2-1 SD Amorebieta: Porrota Gobelan Arenasen kontrako lagunartekoan
Urdinek 2025eko lehen partida jokatu dute gaur goizean, Arenas Cluben aurkako lagunartekoa Gobelan. Gureak abantailarekin iritsi dira atsedenaldira Amelibiaren gol bati esker, baina talde getxotarrak markagailua irauli du bigarren zatian Colladoren bitartez.
Hasierako minutuetan, Arenasek, Bigarren Federazioko 2. multzoko liderrak, abagune onenak izan ditu, baina Gaizkaren geldiketa onekin egin du topo. Lehen zatiko erdialdean, urdinek kontrola hartu dute eta atsedenaldira abantailarekin joatea lortu dute Amelibiaren golari esker. 37. minutuan heldu da korner baten ondoren.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Arenasek 1-1ekoa sartu du Colladoren bitartez, geldikako ekintza batean. Jarraian, 1-2koa egitetik gertu egon da Vicandi bere estreinaldian jokalari urdin gisa, baina burukada gora joan da. Etxeko taldeak erantzun du Marino geldiketa ona egitera behartuz. 68. minutuan, berriz ere Colladoren zigiluarekin, Arenasek kontraeraso azkar bat baliatu du 2-1ekoa sinatzeko, behin betiko markagailua izan dena.
ARENAS CLUB: Galindo, Galder, Collado, Uzkudun, Alex, Iradi, Vicario, Varona, Zabala, Zabaleta e Ibarrondo. Ordezkoen aulkitik Anartz Peña, Messina, Badiola, Sillero, Trincado, Escobar, Amorrortu eta Canales atera dira.
SD AMOREBIETA: Gaizka, Enol Coto, Amelibia, Yuste, Mauro Bravo, Carbonell, Ben Hamed, Peru, Reka, Vicandi y Kaxe. Ordezkoen aulkitik Marino, Coulibaly, Berto, Selma, Aurtenetxe eta Iñigo Muñoz atera dira.
Golak: 0-1: Min. 37; Amelibia. 1-1: Min. 48; Collado. 2-1: Min. 68; Collado.
Epailea: Iñigo Pérez Ansoleaga.