SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Antxon Jaso Zunzarren (Agoitz, 1997-09-23) futbolariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Real Unionetik datorren atzelariak ondo ezagutzen du Urritxe. Izan ere, talde zornotzarrean aritu zen 2019-2020 denboraldian, Athletic Clubek utzita. Kovidaren ondorioz martxoan bukatu zen  kanpainia horretan, urdin gisa 22 partida ofizial jokatu zituen (guztiak osorik) eta gol bat sartu zuen.

Mutilveran eta Burgosen nabarmendu ondoren, 2019an iritsi zen Lezamara. Pasa den udan bukatu zen bere etapa zurigorri bezala eta Irungo klubera heldu zen. Talde gipuzkoarrarekin 18 lehia ofizialetan parte hartu du denboraldi honetan.

Ongi etorri berriro, Antxon!

Compártelo